Murugarreni eta Salaverriri omenaldia gaur, ZINEBIn

Iragan ostiraletik Bilbon egiten ari diren ZINEBI Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Ana Murugarren zinemagilea eta María Eugenia Salaverri gidoilari eta ekoizlea sarituko dituzte Ohorezko Mikeldia garaikurrekin, eta gaur, azaroak 18, bi sortzaileen lanak proiektatuko dituzte Arte Ederren Museoan.