Proiektu dokumentalak garatzeko ahokularitza jardunaldiak, Tabakaleran
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, IBAIA – Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako akordioari esker, kalitatezko dokumentalak garatzeko aholkularitza jardunaldietan parte hartuko dute aurrez hautatutako bost proiektuk. Gaur, martxoaren 11n, 12an eta 13an egingo dituzte saioak, Tabakaleran.