Euskal emakume zinemagileen lanaren oihartzuna, New York-en

Euskal emakume zinemagileen lana aztertu eta zabaltzeko helburuz, Etxepare Euskal Institutuak sustatutako bi ekitaldik bat egingo dute New York hiriko eskaintza kulturalaren baitan. Batetik, CUNY Graduate Center-ek sustatzen duen Bernardo Atxaga Katedraren mintegi programazioa eta, bestetik, NYC Basque Film Festival jaialdiaren edizio berria.