Etxebegiak lehiaketako lanen kalitatea azpimarratu dute epaimahaikideek
Etxebegiak tailer-lehiaketako epaimahaiak, SADE, Ikertze, Kimuak eta Donostia Zinemaldia erakundeetako kideek osatutakoa, lehiaketara aurkeztutako film laburren maila goraipatu du. Guztira, 58 film labur aurkeztu dira, eta horietako askok haur eta gazteen parte-hartzea izan dute.