Michel Gaztambide gidoilariak jasoko du Donosskino jaialdiko Ohorezko Saria
Donosskino Donostiako Film Laburren Jaialdia urriaren 13tik 17ra bitartean ospatuko dute, eta laugarren edizioan lehiaketatik kanpo lau film labur berezi ikusi ahalko direla jakinarazi dute, Shorty Western sail berrian. Horiek, aurretik zehaztutako Short Zinema eta Etxean Sortuak ataletan lehiatuko direnei gehituko zaizkie. Antolatzaileek 2020ko edizioko epaimahaia osatuko dutenak nortzuk izango diren ere zehaztu dute, eta Michel Gaztambide gidoilariari Ohorezko Saria emango diotela baieztatu dute.