MAHAI-INGURUA | Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileak
Elkarrekin Sortzen taldeko euskal zinemagileekin mahai-ingurua. Bilboren bihotzean kokatutako eta emakume zinemagileen sorleku den Etxe Betea proiektuaren baitan, Elkarrekin Sortzen lan-taldeko kideek mahai-ingurua eskainiko dute ekainaren 20an, BBK Aretoko Sasoiko espazioan. Beren esperientzietatik abiatuta, zinema bera, inprobisazioa eta filmak egiteko prozesua -filmazioaren aurretiko zereginak, bitartekoak eta ondorengoak- izango dituzte hizketagai. Itxaso Diaz (Cuatro Días opera prima) Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi (Beldurra film luzea) Itziar Lamarka (Ez da lurrik opera prima) Mikele Landa (Senda opera prima)