Ethan Hawke aktore estatubatuarrak jasoko du aurtengo bigarren Donostia Saria

The Magnificent Seven (Antoine Fuqua) filmaren aurkezpena dela-eta Donostiara egingo duen bisita baliatuko du Donostia Zinemaldiak 64. edizioko bigarren Donostia Saria Ethan Hawke (Austin, AEB, 1970) aktore estatubatuarrari emateko. Ekitaldia irailaren 17an, larunbata, egingo dute, eta ostean proiektatuko dute filma.