Euskal Herriko kultura zentroek zinema eskaintza etetea erabaki dute
COVID-19 gaitzak gizartean izan dezakeen hedapena murrizteko neurriak direla medio kultura erakunde eta zentro nagusiek beren jarduna etetea erabaki dute. Hala, aurreikusita zituzten zinema jaialdi, emanaldi, ziklo eta egitasmoak ez dira gauzatuko, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoan, Azkuna Zentroan, BilbaoArten, Campos Eliseos Antzokian, Tabakaleran, Baluarten edota Artium zentroan.