Estreinaldiak: Otsailak 5

The Kid Baliabide gutxiko emakume ezkongabe batek (Edna Purviance) haur bat izan eta, haren aita denaren arbuioa jaso eta gero, adopzioan emango du familia aberats batek hartuko duenaren esperantzan. Baina umeak arlote baten (Charles Chaplin) eskuetan amaituko du. Ganora eta esperientziarik gabeko gizona izan arren, umea maitatzen ikasi eta aurrera aterako du, nola edo hala. Ehun urte beteko dira 2021ean filma estreinatu zenetik, eta efemeride

By |2021-02-04T11:31:04+02:004 otsaila, 2021|

‘ÉTÉ 85’: Hotza aldentzeko udako ipuina

Zuzendaria: François Ozon Urtea: 2020 Herrialdea: Frantzia Klaseak amaitu direla ospatzeko, lagun baten txalupa hartu eta itsasora abiatu zara. Olatuen kulunka, baina, oldarkorra bilakatu da bat-batean, zerumugan agertu den ekaitza dela-eta. Txalupa irauli eta uretara jauzi zara. Bakarrik eta beldurrez, laguntza eske oihukatuko duzu. Zorionez, beste txalupa batek entzun ditu aieneak, eta gerturatzen den heinean, zure salbatzailearen figura zehaztuz doa, liraina eta konfiantzaz beterikoa, Grezia

By |2020-10-14T13:44:33+02:0014 urria, 2020|

Estreinaldiak: urriak 9

Été 85 Alexis gaztea itotzeko zorian izango da bere itsasontzia Normandiako kostaldean irauli ondoren. Zorionez, David agertuko da, heroi salbatzailea. Alexisi bere ametsetako laguna ezagutu berri duela irudituko zaio, baina 1985eko uda baino gehiago iraungo al du amets horrek? 68. Donostia Zinemaldian aurkeztu du François Ozon zinegile frantziarrak bere filma, Cannesko zigilua daramana. Sail ofizialean lehiatu da. https://www.youtube.com/watch?v=9Tv1viaO_NQ ARZAK since 1897 Ostalaritza ikastea erabaki zuenean,

By |2020-10-14T13:00:08+02:008 urria, 2020|

Donostia Zinemaldia, Azkuna Zentroan

Gaurtik hasita, eta igandera, urriak 4, bitartean, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan estreinatutako filmez osaturiko sorta bat aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroak. Ikus-entzunezkoen indartze programaren baitan kokatu dute ekimena, eta proiektatuko dituzten guztiak, Espainian oraindik argitaratu gabeko pelikulak izango dira.

By |2021-01-15T14:17:05+02:0028 iraila, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Éte 85’, ‘Passion Simple’, ‘Limbo’ eta ‘Ya no duermo’

Bigarren eguna Donostia Zinemaldian, eta oraindik fresko. Hala ere, ezohiko edizioa duen honek dagoeneko ezarri du bere legea. Larunbat tristea bizi izan dugu hirian, aurreko urteetako jende-multzorik gabekoa, euritsua. Oraindik ere bero egiten du gauetan, eta goiz bada ere, egunean 4-5 film ikusteko asmoa dugunok sumatzen hasi dugu lo-falta. Arlo zinematografikoari dagokionez, baina, ezin oparoagoa izaten ari dira aurreneko filmak. Cannesko zigilupean Donostian lehian ari

By |2023-02-01T16:59:51+02:0020 iraila, 2020|

Zinemaldiak 68. edizioko sail ofizialaren aurrerapena argitu du

Donostia Zinemaldiak 68. edizioko sail ofiziala osatuko duten filmen aurrerapena iragarri du. Aurretik ere ibilbidea egina duten Sharunas Bartas, Naomi Kawase, François Ozon eta Thomas Vinterberg zinegileen zein lehen filma aurkeztuko duten Dea Kulumbegashvili eta Takuma Sato zuzendarien lanek osatzen dute lehen zerrenda. 

By |2020-07-03T12:24:41+02:003 uztaila, 2020|
Go to Top