Hamazazpi euskal ekoizpen, Zinemira sailean
Aurtengo Zinemira sailean inoiz baino ekoizpen gehiago eskainiko dituzte, hamazazpi orotara. Horien artean zortzi Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian ariko dira. Gainera, aurtengo Zinemira saria Ramón Barea aktore eta errealizadoreak jasoko du Euskal Zinema eta ETB galan.