Estreinaldiak: Abenduak 1

Cabeza y corazón (Ainhoa Andraka, Zuri Goikoetxea) Dokumentala | Kirola | Desgaitasuna Espainiako emakumezkoen gurpildun aulkiko saskibaloi selekzioak ez du Paralinpiar Jokoetan parte hartu 1992ko Bartzelonako Jokoez geroztik, eta orduko hartan ez zuen sailkatu beharrik izan, anfitrioi legez lortu baitzuen lekua. Ia 30 urte geroago, eta nazioarteko beste hainbat selekziok dituztenak baino baliabide gutxiagorekin, Tokioko Jokoetarako sailkatu ziren 2021ean. Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea zuzendariek

By |2023-12-01T10:10:47+02:001 abendua, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 24

Napoleon (Ridley Scott) Drama | Historikoa | Biografikoa Frantziako buruzagi militarraren bilakaerari erretratua: jatorri eta hastapenetik, enperadore izatera heldu arteko igoera azkar eta gupidagabera. Protagonista beraren eta Josefinaren arteko harreman adiktibo eta hegazkorraren talaiatik kontatutako istorioa. https://www.youtube.com/watch?v=OAZWXUkrjPc . . Wish (Chris Buck, Fawn Veerasunthorn) Animazioa Ashak, Star izeneko energia mugagabeko bola txiki baten laguntzaz, erakutsiko du nola gizaki ausart baten borondatea izarren magiarekin konektatzen denean

By |2023-11-23T14:03:13+02:0023 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 17

El sueño de la sultana (Isabel Herguera) Animazioa | Drama | Feminismoa 1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inesek iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila. 2023 | Donostia Zinemaldia: Euskal Zinemaren Irizar saria; Euskal Gidoigileen Elkartearen saria gidoi onenari https://vimeo.com/482309928 . . La ermita (Carlota Pereda) Fantasia | Beldurra | Drama Emmak mendetan baseliza batean harrapatuta dagoen neskato

By |2023-11-16T12:57:06+02:0016 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Azaroak 1

Boo Kwai eta museoaren lapurreta (Eduardo Schuldt) Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera

By |2023-11-03T12:01:01+02:002 azaroa, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 27

Esta ambición desmedida (Santos Bacana, Cristina Trenas, Rogelio González) Dokumentala | Musikala El Madrileño diskoaren arrakastaren ondoren, C. Tanganak bere ibilbideko birarik handinahiena sortzeko eta zuzenekoaren kontzeptua iraultzeko erronkari aurre egin beharko dio. Artistaren atzetik egindako lau urtetik gorako bidaia da. Kuban diskoa sortu zuen garaitik abiatuz, beste hainbat alderdi biltzen ditu: show-a kontzeptualizazioa, negoziazioen gogortasuna, entseguak, elkarrizketa deserosoak, ospakizun intimoenak eta Espainia eta Latinoamerika

By |2023-10-27T11:24:50+02:0026 urria, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 20

Bidasoa 2028 – 2023 (Fermin Muguruza) Dokumentala 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat

By |2023-10-19T11:54:31+02:0019 urria, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 11

O corno (Jaione Camborda) Drama | 70ko hamarkada | Landa bizitza Illa de Arousa, 1971. María itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Beste emakume batzuei bere erditzeetan arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokaraziko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Maríak Galizia eta Portugal arteko kontrabandoko

By |2023-10-11T14:12:08+02:0011 urria, 2023|

Estreinaldiak: Urriak 6

Tetuán (Iratxe Fresneda) Dokumentala Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean. 2023 | Donostia Zinemaldia: Zinemira 2022 | Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala 2022 | ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdia https://youtu.be/GgvZj00bCNU . . The Exorcist: Believer (David Gordon Green) Beldurra | Sekuela Haitin jazoriko lurrikara

By |2023-10-06T11:49:01+02:005 urria, 2023|

Estreinaldiak: Irailak 29

Misión a Marte (Amat Vallmajor del Pozo) Zientzia fikzioa | Drama Zientzia fikzioa, drama familiarra eta surrealismoa uztartuko ditu Vallamajor del Pozoren lehen film luzea. Road-movie futurista gisa definitu du sortzaileak berak Misión a Marte lana, eta Hego Euskal Herri post-apokaliptikotan dago girotuta, Martera joan nahi duten bi anai protagonista dituelarik. Txominek, langabezian dagoen euskal arkeologoak, Marte planetako peritu baten enkargua jasoko du. Hala, Gene anaiarekin batera,

By |2023-10-02T14:57:00+02:002 urria, 2023|

Estreinaldiak: Irailak 22

Jeanne du Barry (Maïwenn) Drama | Biografikoa | XVII. mendea Jeannek, kultura eta bizi grin handiko langile klaseko gazteak, bere adimena eta erakargarritasuna erabiliko ditu eskala sozialeko mailak banan-banan igotzeko. Hala, Luis XV.a erregearen kortesana kuttuna bilakatuko da, bizitzeko gogoa berreskuratzen lagunduko diona. Bikotea sutsuki maiteminduko da elkar, itxura eta etiketa guztien aurka, Jeanne Versaillesera joan eta bertako gortea eskandalizatu arte. 2022 | Cannesko Nazioarteko

By |2023-09-21T10:27:41+02:0021 iraila, 2023|
Go to Top