Nor da Carla Simon eta zergatik da ‘Estiu 1993’ urteko filma?

Abendua. Urteko film onenen errepasoa egiten hasi, eta kosta egiten zait Katalunian jaio den Estiu 1993 filmak utzi didan arrasto berbera beste ekoizpenetan topatzea. Lan honen atzean, 1986an jaio zen Carla Simon dugu. Universitat Autònoma de Barcelonan Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen emakumearen izena bolo-bolo dabil nazioartean filma estreinatu zenetik. Sei urte zituela, HIES gaitzak bere gurasoak eraman zituen, eta Gironako Ampurdán herrira joan behar izan

By |2017-12-11T15:07:47+02:0012 abendua, 2017|

Made in Spain sailean 11 film eskainiko dituzte

Urtean zehar Espainiako estatuan ekoitzi diren filmei nazioartean hedatzeko erraztasunak ematea du helburu Donostia Zinemaldiaren Made in Spain sailak. Dena den, aurretik estreinatutako filmak dira, eta hainbat sari garrantzitsu jaso dituzte nazioarteko jaialdietan. Tartean dira Estiu 1993 (Carla Simón) harribitxi katalana eta La mano invisible (David Macián) proiektu berezia.

By |2017-09-11T13:50:12+02:005 iraila, 2017|

Kritika: ‘Estiu 1993’

Zuzendaria: Carla Simón Urtea: 2017 Herrialdea: Katalunia Katarsiak bere denbora behar duelako, denbora guztiak ez direlako berdinak. Oroitzen naiz bai, filmak deskribatzen duen udaz, 1993ko udaz. Eta ziurta dezaket denbora beste modu batean igarotzen zela, koloreak bestelakoak zirela, usainak, haserrealdiak eta barreak. Txikia da Frida, gure protagonista, eta bera bezain txikia da ezagutzen duen mundua, besoekin besarka dezakeen tamainakoa. Edo handiegia agian, eta horregatik, ezagutzen duen hori desagertzen

By |2017-07-06T08:32:39+02:005 uztaila, 2017|

Estreinaldiak: Ekainak 30

Estiu 1993 (Verano 1993) Carla Simón katalanaren haurtzaroari buruzko dramak Berlingo Zinemaldiko Opera Prima onenaren saria eta epaimahaiaren sari nagusia eskuratu zituen urte hasieran, eta Málagako zinema jaialdian ere Urrezko Biznaga lortu zuen. Izan ere, bere historia kontatzen duen film txiki bezain ederrak 1993ko Kataluiniara eramango gaitu. Fridak (Simónen alter egoak) sei urte izango ditu, eta HIES gaitzagatik ama hilko zaio. Aita gizon gatazkatsua da,

By |2017-06-29T09:54:41+02:0029 ekaina, 2017|
Go to Top