Ezagutu Irudienea guneko aurtengo egitaraua!

Abenduaren 6tik 10era luzatuko den 52. Durangoko Azokaren aurkezpenarekin batera, gune bakoitzaren programazioa ere aditzera eman dute gaur. Ikus-entzunezko urteko ekoizpen interesgarrienak biltzen dituen Irudienea gunean, halaber, dozenatik gora lan eskainiko dituzte, tartean, Estitxu (Franck Dolosor, 2017) dokumentala eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) arrakastatsua. Hilaren 8an, gainera, ‘Handia’ efektua: zerk mugitzen gaitu? solasaldia antolatuko dugu Zinea atariko kideok, eta guztiok zaudete gonbidatuta!