XVI. Gaudi Sarietan erletxoak izan dituzte gonbidatu
Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako 20.000 erle espezie opera primak hiru aitortza jaso ditu Kataluniako Zinema Akademiaren sariketan. Euskal ekoizpena duen Upon Entry eta Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Robot Dreams ere nabarmendu dituzte.