‘20.000 erle espezie’ filmari aitortza, Palm Springseko Nazioarteko Zinemaldian

Estibaliz Urresola Solaguren zuzendariaren 20.000 erle espezie (2023) lanak Iberoamerikako Aipamen Berezia jaso du Palm Springseko Nazioarteko Zinemaldiko epaimahaiaren eskutik. 2024ko otsailaren 10ean ospatzekoa den Goya sarien ekitaldian izango du loria eskuratu ahal izateko hurrengo hitzordua.

By |2024-01-16T15:26:11+02:0016 urtarrila, 2024|

Bederatzi Gaudi sari eskura ditzake Esti Urresolaren ‘20.000 erle espezie’ filmak

Estibaliz Urresola Solagurenek idatzi eta zuzendutako lehen film luzeak bederatzi hautagaitza eskuratu ditu XVI. Gaudi sariketarako, Kataluniako Zinemaren Akademiaren banaturiko golardoak eskuratzeko aukera gehien duen filmetako bat bilakatuz. Euskal ekoizpena duen Upon Entry eta Pablo Berger zinemagile bilbotarraren Robot Dreams zerrendan ageri dira ere.

By |2023-12-13T11:52:58+02:0013 abendua, 2023|

Bi euskal ekoizpen garatuko dituzte La Incubadora programan

Bi euskal ekoizpenek ECAMen aurrera eramandako The Screen proiektuko La Incubadora programan parte hartuko dute. Madrilgo zinema eskolak jakinarazi berri duenez, bost lan hautatu dituzte aurtengo ediziorako, eta horien artean daude Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 especies de abejas eta Mintxo Díazek ekoiztutako Los quinquis filmak.

By |2020-02-20T11:47:37+02:0020 otsaila, 2020|
Go to Top