‘Esther Ferrer. Hilos de tiempo’, asteburuan Tabakaleran

Zinearen historia etengabea izeneko zikloaren bidez, mundu osoko orotariko sortzaileen proposamen deigarri bezain enblematikoak eskaintzen ditu Donostiako Tabakalerak 2019az geroztik, eta larunbateko saioan Josu Rekalderen Esther Ferrer. Hilos de tiempo dokumental berria proiektatuko dute, diziplinarteko artista donostiarraren obrari eskainitako lana.