Disney+ plataformak haurrentzako hainbat eduki erretiratu ditu

“Eduki honek errepresentazio negatiboak ditu eta pertsona edo kulturak modu txarrean tratatzen ditu”. Adierazpen horixe gehitu zien iragan urrian Disney+ plataformak bere katalogoko hainbat filmi arrazakeriaren aurkako borrokan. Oraingoan, baina, eduki arrazistak ala estereotipoei lotutakoak dituzten lanak zazpi urtetik beherako haurren profiletatik erretiratzea erabaki du.