14 Goya sari jasotzeko aukera dauzka ‘Maixabel’ filmak

2022ko otsailaren 12an banatuko ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen onenak nabarmentzeko 36. Goya sariak, eta dagoeneko ezagutarazi dute errekonozimenduak jasotzeko behin betiko hautagaien zerrenda. Iciar Bollainen Maixabel da euskal partaidetza duten ekoizpenen artean izendapen gehien dituena, hamalau. Uniko ekoiztetxe bilbotarraren Nacer eta Haizea Pastorrek eta Iker Álvarezek zuzendutako Zutik! animaziozko film labur eta luze onenaren kategorietan sartu dituzte.

By |2022-02-11T15:33:25+02:0029 azaroa, 2021|

Hainbat euskal hautagai 2017ko Goya sarietan

Espainiako Zinemaren Akademiak 2017ko Goya sariak lortzeko hautagaiak aditzera eman berri ditu, Javier Camara eta Natalia de Molina aktoreek egin duten agerraldian. J.A. Bayonaren Un monstruo viene a verme ekoizpenak lortu ditu hautagaitza gehien, hamabi orotara; Alberto Rodríguezen El hombre de las mil caras lanak eta Raúl Arévaloren Tarde para la ira thrillerrak hamaikana eskuratu dituzte, eta uneotan zinemetan ikusgai den Salvador Calvoren 1898. Los

By |2019-05-17T12:14:52+02:0014 abendua, 2016|

Loreak ez da Oscar sarietan lehiatuko

Hollywoodeko Akademiak bart gauean erabaki du ingelesez besteko filmen atalean zein bederatzi film pasako diren hurrengo fasera, eta Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma ez da horietako bat izango. Haren ordez, Kolonbia, Danimarka, Frantzia, Alemania, Belgika, Finlandia, Hungaria, Irlanda eta Jordaniako ordezkariek bederatzi hautagaien artean jarraitzen dute. Oscar sarietarako lehian parte hartu duen euskarazko lehen filma izan da Loreak. Espainiako Akademiak Espainia ordezteko

By |2015-12-23T15:54:43+02:0018 abendua, 2015|
Go to Top