Harri X. Fernández donostiarrak Zinemaldiko artxibo historikoa ikertuko du
José Ángel Herrero-Velarde beken bigarren edizioaren baitan, animaziozko zinemak jaialdi donostiarrean izan duen bilakaera eta presentzia aztertuko du kazetari gipuzkoarrak. Sonia García Lópezen eta Carlos F. Herederoren proposamenak ere onartu dituzte deialdian.