‘Cinco lobitos’ filmak 95. Oscar sarietarako ibilbidea hasi du
Espainiako Zine Akademiak gaur bertan jakinarazi ditu 2023ko Oscar sarietan herrialdea ordezkatzeko hiru finalistak. Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarren lehenengo film luzeaz gain, Alcarràs (Carla Simón) eta As Bestas (Sodrigo Sorogoyen) ere zerrendan daude. Behin betiko erabakia irailaren 13an hartuko dute.