Zinema korearrari eskainitako atzera begirakoa berreskuratuko du Zinemaldiak

Loreak infernuan. Koreako zinemaren urrezko aroa izenpean, Hego Korean 50eko eta 60ko hamarkadetan ekoiztutako hogei filmetik gora eskainiko dituzte Donostia Zinemaldiak eta Espainiako Filmategiak prestatutako atzera begirakoan. Pandemiaren eraginez iaz bertan behera geratu zen zikloa, eta aurten berreskuratuko dute. Herrialde asiarreko zinemagintzako urrezko aroa izango du ardatz, eta liburu monografiko bat ere argitaratuko dute.

By |2021-06-18T12:04:53+02:0018 ekaina, 2021|

Zinema hegokorearrari gorazarre egingo dio 68. Donostia Zinemaldiak

‘Flores en el infierno: la era dorada del cine coreano’ izenpean, Hego Korean 50eko eta 60ko hamarkadetan ekoiztutako hogei filmetik gora eskainiko dituzte Donostia Zinemaldiak eta Espainiako Filmategiak prestatutako atzera begirakoan. Jaialdi donostiarraren 68. edizioan ikusgai egongo den zikloak herrialde asiarreko zinemagintzako urrezko aroa izango du ardatz, eta liburu monografiko bat ere argitaratuko dute.

By |2020-02-14T11:08:51+02:0014 otsaila, 2020|

NO-DOren artxibo historiko guztia argitaratu dute RTVEk eta Espainiako Filmategiak

RTVEren webgunean eskuragarri dago atzotik NO-DO albistegiko ikus-entzunezko artxibategi guztia. Orotara, 6.573 dokumentu eta 1.719 bideo ordu topatuko ditu erabiltzaileak, horien artean, albisteen bideoak, aldizkariak, kirolak, dokumentalak eta artxibo historiko eta erreala. https://www.youtube.com/watch?v=edRFabGCcTI (Lehen NO-DOa, 1943an proiektatua) NO-DO (Noticiarios y Documentales) frankismo garaian, Espainiar Estatuko zinema aretoetan filmaren aurretik proiektatzen zen albistegi frankista zen. Erregimenaren baloreak zabaldu eta diktadorearen figura goraipatzeko tresna propagandistikoa izan zen ia

By |2019-05-20T16:48:08+02:0017 azaroa, 2015|
Go to Top