‘MOLT LLUNY’: Aldaketa norberaren baitan hasten da

Zuzendaria: Gerard Oms Urtea: 2025 Herrialdea: Espainia 2008a urte mugarria izan zen, burbuila ekonomikoaren eztandak atzeraldi sakonean murgildu baitzuen gizartea. Ondorioak ez ziren soilik diru-arloan antzeman; giza eskubideetan, lan-baldintzetan, eta balore sozial nahiz humanitarioetan ere eragin zuen. Gizarte-klaseen arteko arrakala sakondu egin zen, eta herritar asko bizimodu duin baten bila atzerrira jo beharrean izan ziren; Europak migrazio uholdea bizi izan zuen, bereziki Mediterraneo inguruko herrialdeetatik

By |2025-04-16T09:43:54+02:0016 apirila, 2025|

‘SORDA’: Entzuten ez duenari ez entzutearena

Zuzendaria: Eva Libertad Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Eva Libertad murtziarraren opera prima urteko film espainiar nabarmenetako bat izatearen promesaz lagunduta heldu da zinema-aretoetara. Jaso dituen sariei -Film Onenaren Urrezko Biznaga eta interpretazio onenaren sari nagusiak eskuratu ditu Malagako Zinemaldian; eta Publikoaren Saria Berlinaleko Panorama sailean-, eta aurrestreinaldien harrera onari zor die ospe ona. Eta, egiaz, merezitakoa da oso. Zuzendari baten debuta baino askoz gehiago da

By |2025-04-09T09:41:30+02:009 apirila, 2025|

Kutsidazu 415. ‘UN AMOR’

Zuzendaria: Isabel Coixet Urtea: 2023 Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Landa bizitza Hiriko bizimodu itogarritik ihes eginda, hogeita hamar urteko Natek Espainiako landa-eremu bete-betean aurkituko du babesa, La Escapa izeneko herri txikian. Erortzear dagoen landetxe batean, zakur basati zakar batek konpainia bakarrarekin, bere bizitza berreraikitzen saiatuko da neska gazte hau. Bere etxejabearen etsaitasunari eta herriko biztanleen mesfidantzari aurre egin ondoren, Andreas bizilagunaren proposamen sexual kezkagarri bat onartuko

By |2025-02-14T10:16:46+02:0014 otsaila, 2025|

Kutsidazu 410. ‘O QUE ARDE’

Zuzendaria: Oliver Laxe Urtea: 2019 Iraupena: 89 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Landa-bizitza Piromano bat erredentzioaren buruzko lan urratzailea da honakoa, Galiziako landa-eremu kokaturikoa, eta baso-suteen ondorioz landa-ingurunea desagertzearen arazoari heltzen dio. Inor ez dago Amadorren zain sutea eragiteagatik zigorra bete ondoren kartzelatik ateratzen denean. Bere etxera itzuliko da, Luceko mendietako herrixka galdu batera, eta han bere amarekin, Benedictarekin, Luna txakurrarekin eta jabetzan dituzten

By |2025-01-10T11:03:35+02:0010 urtarrila, 2025|

‘POR DONDE PASA EL SILENCIO’:  Sustraiak, ihesa eta eria

Zuzendaria: Sandra Romero Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Malagako Nazioarteko Zinemaldiko Zuzendari Onenaren Zilarrezko Biznagaren irabazle bilakatu zuen Por donde pasa el silencio (2020) fikziozko laburra izan du abiapuntu Sandra Romero (Ecija, 1993) zinemagile andaluziarrak, lehen film luzea izan duen lan homonimoan: familia inperfektu batek eragindako zauriak eta itzulera ahalegin ezinezko bat. Antoniok 32 urte ditu eta, gazte zela Madril aldera ihes egin ostean, Ecijara itzuliko

By |2024-12-04T12:32:46+02:004 abendua, 2024|

Kutsidazu 404. ‘VIRIDIANA’

Zuzendaria: Luis Buñuel Urtea: 1961 Iraupena: 90 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Erlijioa | Kultuzko filma Viridiana 1961an estreinatu zen jatorri hispanomexikanko komedia dramatikoa da, Luis Buñuelek zuzendua, Julio Alejandrorekin batera idatzi zuen gidoietik abiatuta. Era berean, Benito Pérez Galdós dramaturgoaren Halma (1895) eleberrian libreki oinarritua dago. Don Jaime (Fernando Rey), espainiar kapare zaharra, erretiratuta eta bakarrik bizi da bere etxaldean, ezkontzaren egun berean bere emaztea hil zitzaionetik. Egun

By |2024-11-29T13:50:21+02:0029 azaroa, 2024|

‘LA HABITACIÓN DE AL LADO’: Bizitzak, bizi duinen alde

Zuzendaria: Pedro Almodovar Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Ingrid eta Martha lagun minak ziren gaztetan. Biek aldizkari berean egiten zuten lan, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha, berriz, gerra-erreportari. Bizi-inguruabarrek banandu egin zituzten, baina elkarren berri izan gabe igaro dituzten hainbat urteren bueltan, Martharen gaixotasunak elkartuko ditu berriro. Filmaren gardentasunak eta xamurtasunak gain hartuta idazten ditut lerrook, azkenaldi honetan gutxik utzi didaten arrastoaz. Ezer baino lehen argitu

By |2024-10-23T12:55:23+02:0023 urria, 2024|

‘SOY NEVENKA’: Inork ez zuen Nevenka sinistu

Zuzendaria: Iciar Bollain Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Madrilen lizentziatu berri den neska gazte batek bere herriko alkatearen proposamena jaso du, hurrengo hauteskundeetan alderdiaren hautes-zerrendako kide eta zinegotzi izateko. Zalantzati agertuko da hasieran, baina onartu egingo du, auditoretza batean egiten duen praktikekin uztartu ahal izatearen baldintzarekin. 2000. urtea, Espainia. Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernándezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen Ismael

By |2024-11-29T10:19:04+02:002 urria, 2024|

‘VOLVERÉIS’: Baina ondo daude, eh?

Zuzendaria: Jonás Trueba Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Belaunaldi oso baten sentimenduak eta erronkak bistaratzen dituen Quién lo impide (2021) lan monumentalaren ostean, Jonás Truebak ohikoa duen (ustezko) sinpletasuna berrartu zuen Tenéis que venir a verla (2022) pelikula txiki, arin, iheskor baina ederrarekin. Aspaldikoz elkartuko diren lagunak, bikoteen arteko hartu-emanak eta hizketaldiak, irakurraldiak, paseoak…. Bada, lehenaren ausardia estetikoa eta bigarrenaren intimotasun umila uztartuz, zinemagile espainiarrak gozagarria

By |2024-09-04T13:50:36+02:004 iraila, 2024|

‘LOS PEQUEÑOS AMORES’: Ilusio faltsuak, amets utopikoak eta etorkizun frustratuak

Zuzendaria: Celia Rico Urtea: 2024 Herrialdea: Espainia Zinema espainiarrak birplanteamendu estetiko eta filosofikoa bizi du pandemiaz geroztik. Ikusi besterik ez dago azken urteotan hartu duen norabidea, hirigune zalapartatsuetatik ihesi, landa-eremuetan aurkitu baitute babesa hainbat zinemagilek. Eta batez ere, hasiberriek. Dozenaka zenbatu daitezke beren lehen edo bigarren film luzeak ingurune natural, lasaigarri eta (ia kasu guztietan) uda garaian girotu dituztenak; emaitza adierazgarrienak 2022an ezagutu bagenituen ere,

By |2024-03-20T15:02:34+02:0020 martxoa, 2024|
Go to Top