‘O Corno’ filmak 48. TIFFen izango du mundu mailako estreinaldia
Jaione Camborda zinemagile donostiarraren bigarren film luzea Platform sailean lehiatuko da, irailaren 7tik 17ra bitartean. Besteak beste, Ikusmira Berriak programan garatu du sortzaileak bere proiektua, galizieraz eta portugesez errodatutakoa.