‘Zineskola’ euskarazko irudi heziketa programa, martxan
Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, EKE – Euskal Kultur Erakundeak eta bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa programa antolatuko dute berriz 2023-2024 ikasturtean. Parte hartu nahi duten irakasleek 2023ko abenduaren 22ra arte eman dezakete izena.