Abendura bitarteko zinema eskaintza argitu du Tabakalerak

Urritik abendura arte Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan eskainiko duten zinema eskaintzaren berri eman dute. Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturako Zinema Unitateak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Donostiako Zinemaldiak eta Tabakalerak elkarlanean atondutako egitaraua asteazkenetik larunbatera osatuko da, eta Éric Rohmer, Pascale Ogier eta Kinuyo Tanakari eskainitako fokuak izango dira nagusi.

By |2020-09-30T15:15:24+02:0029 iraila, 2020|
Go to Top