Europako zortzi jaialdik egin dute bat Brasilgo Zinematekaren aldeko komunikatuarekin
Brasilgo zinematekako langileek herrialdeko gobernu federalak azken urteetan erakundea abandonatu duela salatu dute, eta haien aldarrikapenak babesteko asmoz, komunikatua osatu dute Donostia Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak. Haiekin bat eginez, Europako zortzi jaialditako arduradunek sinatu dute Change.org orrialdeko eskera, Jair Bolsonaroren gobernuaren utzikeriak kultura zinematografiko globala larriki kolokan jartzen duela ohartarazteko.