Buñueli eskainitako Nosferatu zikloa Ángela Molinak agurtuko du
Ángela Molina aktore espainiarra Tabakalerara gerturatuko da abenduaren 21ean Luis Buñuel zinemagile espainiarrari eskainitako Nosferatu zikloari agur esatera. Calandako zuzendariaren Cet obscur objet du désir (1977) filmean parte hartu zuen Molinak, eta hain zuzen ere, hori da zikloari bukaera emateko pantailaratuko duten lana. Saioa 19:00etan hasiko da, eta sarrerak online eskuratu daitezke.