Estreinaldiak: Martxoak 15

Pirata arratoia eta hazteko beste hainbat abentura Hilabeteko atsedenaren ostean,  Pirata Arratoia eta hazteko beste hainbat abentura filmaren euskarazko estreinaldiarekin emango dio jarraipena Zineuskadik 2019ko Zinema Euskaraz programaren uztari. Bidelapur gozozale baten istorioa ekarriko du pelikulak Hego Euskal Herriko zinema-areto nagusietara. Zaldi gainean dabilela, Arratoi Piratak janaria lapurtzen die bidean topatzen dituen bidaiariei. Egun batean, ordea, bera baino azkarragoa den norbaitekin gurutzatuko da, eta horrek bere jokabidea