Azaroaren 25ean estreinatuko dute ‘Ainarak’ dokumentala, Anne Etchegoyen protagonista duena

AINARAK dokumentala, Anne Etchegoyen abeslari eta konpositorea protagonista duena, bihar helduko da zinema-areto komertzialetara. Madrilen, Katalunian, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan, Maulen eta Aragoiko hainbat txokotan ikusi ahal izango da; hori baino lehenago, aurrestreinaldiak egingo dituzte Gasteizen eta Aragoiko Ansó herrian.