‘HORS-SAISON’: Barrura begira, maitasuna
Zuzendaria: Stéphane Brizé Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Zinema sozialaren lubakitik, kapitalismoa eta lan-mundua deseraikitzen igarotako tarte luzearen -La loi du marché (2015), En guerre (2018) eta Un autre monde (2021)- ostean, zinema sentimentalaren aterpera itzuli da Stephane Brizé frantziarra Hors saison (2023) drama erromantikoaren, goibelaren eta malenkoniatsuaren eskutik. Vincent Lindon bere aktore fetitxea alde batera utzi, eta Guillaume Canet jarri du, ustez, dena duen baina putzu beltzetik