Bloga: Errol Morris, dokumentalak eta ‘Interrotron’ makina
Aitortu behar dizuet orain urtebete blogarekin hasi nintzenetik arantza txiki bat izan dudala azalean, oso zalea naizen arlo bat ukitu gabe bainuen orain arte: dokumentalena. Eta horretarako izen garrantzitsu batekin estreinatzea bururatu zait: Errol Morris. Dokumentalen munduan ezinbesteko izena dela esango nuke, bere lanen artean bitxikeria sinestezinak aurki baititzakegu, askotan, fikzioarekin mugan daudenak. Tartean, 1978ko Gates of Heaven. Garai hartan Morris ez zen batere ezaguna, eta