‘Nosotros’ filma errodatzen hasi da Helena Taberna
Isaac Rosaren Final Feliz (Seix Barral) eleberriaren egokitzapena da, eta sei astez, Bizkaiko hainbat herritan hartuko dituzte irudiak. Lamia Producciones euskal ekoiztetxearen proiektuak 70. Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartu zuen.