Arabak errodatzeko agertoki gisa eskaintzen dituen aukerak aztertu dituzte egunotan

Espainiako ikus-entzunezkoen enpresetako produkzio arduradun eta zuzendari nabarmenak Arabako hainbat lekutan ibili dira aste honetan, lurraldeak film luzeak, telesailak, telebista saioak eta publizitatea grabatzeko eta ekoizteko agertoki gisa eskaintzen dituen aukerak sakon ezagutzeko.

By |2024-05-14T10:17:56+02:0014 maiatza, 2024|

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionak jardunari ekin dio berriro

Covid-19 gaitzaren agerpenaren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta publizitate iragarkien filmaketak pixkanaka itzultzen ari dira gurera, normaltsun berriari egokitzeko saiakeran. Horiekin batera, bere jarduna berreskuratu du ere San Sebastian- Gipuzkoa Film Comission bulego teknikoak.

By |2020-07-10T10:22:06+02:0010 uztaila, 2020|

Hego Euskal Herriko errodajeak gaurtik aurrera berrartu daitezke

Espainiako Osasun Ministerioak konfinamendua malgutzen duen lehenengo fasera igaro diren lurraldeetan errodajeak berrartzeko baldintzak arautu ditu. Maiatzaren 9an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako neurrietan jaso dituzte Hego Euskal Herrian egitekoak diren filmaketek bete beharreko neurriak (X. ataleko  29-32 artikuluetan irakur daitezke) eta protokoloak.

By |2020-05-11T10:49:49+02:0011 maiatza, 2020|

10 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin dute 2019 urtean Gipuzkoan egindako errodajeek

2019 urtean San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundearekin elkarlanarekin egindako filmatzeek 10 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragin dute Gipuzkoan. Datu ekonomikoez harago, errodajeek lurraldearen irudiaren zabalkundean izan duten eragina nabarmendu dute egindako balantzean.

By |2020-02-17T12:00:00+02:0017 otsaila, 2020|

2018ko 93 errodajeen langa gaindituko du Gipuzkoak 2019an

Gipuzkoako lurralde osoko filmatzeetarako zerbitzua ahalbidetzeko bulegoa sortu ondorengo lehen urtean, 87 filmatze bideratu zituen hiriburuan eta lurraldeko herri ezberdinetan San Sebastian-Gipuzkoa Film Commisionek.  2019 urtea  ere “urte historikoa” izango dela iragarri dute, 8,8 milioi eurotik gorako zuzeneko inbertsioarekin.

By |2019-09-04T12:53:46+02:004 iraila, 2019|
Go to Top