Kutsidazu 351. ‘I, DANIEL BLAKE’

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2016 Iraupena: 100 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Film-soziala | Lan-mundua Bere bizitzan lehen aldiz, Daniel Blake 59 urteko zurgin ingelesak gizarte-laguntzara jo beharko du, bihotzeko osasun-arazoak medio. Medikuak lan egitea debekatu badio ere, administrazioak lanpostu bat bilatzera behartuko du zigorra jaso nahi ez badu. Enplegu bulegoan, Katie ezagutuko du, emakume ezkongabea, bi haur txikiren ama. Britainia Handiko administrazio-amarruan preso,

By |2023-11-27T14:50:02+02:0024 azaroa, 2023|

‘THE OLD OAK’: Haritz zahar eta gogorrarena

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2023 Herrialdea: Erresuma Batua Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri bat. Bizilagunak lurraldea uzten ari dira tokiko meategiak ixtearekin batera herrian zabaldutako prekarietatea atzean utzi nahian. Ihes egiteko aukera ez dutenek, ordea, The Old Oak taberna zaharraren baitan kokatzen dute bere erresistentzia, balore zaharren ikur lez. Esperantza edo ametsik ez da, dena galdu duen herrian. Eta hala eta guztiz ere, harrera-leku egokia dela iritzita

By |2023-11-27T12:39:00+02:0022 azaroa, 2023|

‘ACROSS THE RIVER AND INTO THE TREES’: Heriotzaz hitz egiteari utzi, bizirik jarraitzeko

Zuzendaria: Paula Ortiz Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua Federico García Lorcak idatzitako Bodas de sangre antzezlanaren egokitzapen librea zuzendu ostean, Paul Ortizek literaturaren hegalpean aurkitu du beste behin babesa, Across the River and Into the Trees bere hirugarren filma emaitza duena. Enkarguz iritsi zaion proiektua bada ere, zintzo bezain duin eutsi dio Ernest Hemingwayren izen bereko eleberri existentziala irudi bidez kontatzeko ardurari. Bigarren Mundu Gerra bukatu

By |2023-10-18T11:11:17+02:0018 urria, 2023|

‘LIVING’: Bizitza eta heriotzaren arteko atea

Zuzendaria: Oliver Hermanus Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua   -Bizitza eta heriotzaren arteko atea- Remake-aren formulak biziki arriskutsuak izan litezke, are gehiago, aurretiazko pelikula aski ezaguna denean eta harekiko erabateko begirunez jokatzen denean, nolabait mimesi ariketa eratzeko helburu argia egonik. Leporatze potentzialak, hala, ugariak izan litezke: “ze arrisku gutxi hartu diren”, “horren gauza gutxi aldatuta justu hau ukitzea ere...”, “pertsonaia berdina bai, baina hasierako aktorea

By |2023-01-11T10:40:45+02:0011 urtarrila, 2023|

‘AFTERSUN’: Iraganaren aztarna argitsua

Zuzendaria: Charlotte Wells Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua   -Iraganaren aztarna argitsua- Urte bukaera honetan zinem aretoak (ia) erabat hartu dituen Avatar: The way of water-ek perfekzio teknikoaren aldarria egiten du, milioika pixeletako bakoitza bere tokian dagoenaren baieztapena, gure zentzuak erabateko estasira eramanez. Bada, nolabaiteko kontrapuntu estetiko eta morala balitz bezala, Charlotte Wellsen Aftersun itxura (eta soilik itxura) traketseko irudiz abiaraziko da, etxeko kamera batek

By |2022-12-21T10:21:05+02:0021 abendua, 2022|

‘THE WONDER’: Errelatorik gabe ez gara deus

Zuzendaria: Sebastian Lelio Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua - Irlanda Saila: SAIL OFIZIALA Emma Donoghuek idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago Sebastian Leliok Urrezko Maskorraren lehian aurkeztutako The Wonder filma. Netflix etxeak ekoiztutako lana da, eta bi emakume ditu gidari: Lib Wright erizaina (Florence Pugh) eta Anna O ‘Donnel (Kila Lord Cassidy), jateari utzi dion hamaika urteko neska. 2017an, Zinemaldiko Sebastiane Latino Saria (eta ingelesaz besteko nazioarteko

By |2022-09-22T18:04:17+02:0023 iraila, 2022|

‘Men’: Denak berdinak ote?

Zuzendaria: Alex Garland Urtea: 2022 Herrialdea: Erresuma Batua Alex Garland britainiarrak bere narrazioetan, Ex-Machina filmean edo Devs telesailean, esaterako, zientzia fikzioaren planteamenduak erabili ohi ditu gizartearen inguruko hausnarketak burutzeko. Men-en kasuan, Cannes-eko errealizadore hamabostaldian zirrara eta gorrotoa era berdintsuan piztu zituen filmean, androide eta zientzia esperimentuak albo batera utzi eta Garland terrorearen eremuetan sartuko da konplexu gabe. Kasu hontan ere, edonola, gizarte arazoei aurre egiteko

By |2022-07-27T09:12:53+02:0027 uztaila, 2022|

‘Benediction’: Saminaren itsaso infinitua

Zuzendaria: Terence Davies Urtea: 2021 Herrialdea: Erresuma Batua -Saminaren itsaso infinitua- Bizitza esanguratsuak izan dituztenen istorioak irudikatzea ohikoa da zineman, biopic gisa ezagutzen ditugun horien bitartez. Aldez aurretik identifikatzen dugun pertsona horren eta pelikulan sortzen den pertsonaiaren uztartzeak emaitza gustagarriak pizten ditu. Berez, genero batez mintzatu ezin bagara ere, kontaketa moldeak eratuta dituen film mota da; eta hala, zenbaitetan erdiguneko bizitza hori ahalik eta era

By |2022-07-13T08:52:33+02:0013 uztaila, 2022|

‘The Story of Film: A new generation’: Partziala, grinatsua, politikoa

Zuzendaria: Mark Cousins Urtea: 2021 Herrialdea: Erresuma Batua Honela zioen Charles Baudelairek, 1846ko ‘Kritika, zertarako?’ entseguan: “Nire aburuz, kritika onenek entretenigarriak eta poetikoak izan behar dute; kritika onenak ez dira hotzak eta algebraikoak, den-dena txukun azaltzeko aitzakiarekin, ez dutenak ez maitasunik ezta gorrototik ere adierazten”. Eskema zehatz batekin ito nahi gabe, arte-kritikariaren lanaren askatasun poetikoa defendatuz, argi dago Baudelairek buruan zuen idazleak ez zuela obraren

By |2022-04-20T08:55:47+02:0020 apirila, 2022|
Go to Top