Kutsidazu 388. ‘The Old Oak’

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2023 Iraupena: 110 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri bat. Bizilagunak lurraldea uzten ari dira tokiko meategiak ixtearekin batera herrian zabaldutako prekarietatea atzean utzi nahian. Ihes egiteko aukera ez dutenek, ordea, The Old Oak taberna zaharraren baitan kokatzen dute bere erresistentzia, balore zaharren ikur lez. Esperantza edo ametsik ez da, dena galdu duen herrian. Eta hala eta guztiz ere, harrera-leku

By |2024-08-09T09:37:50+02:009 abuztua, 2024|

Kutsidazu 386. ‘CHARIOTS OF FIRE’

Zuzendaria: Hugh Hudson  Urtea: 1981 Iraupena: 123 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Biografikoa | Atletismoa | Olinpiar Jokoak 1920ko hamarkada, Cambridgeko Unibertsitatearen (Erresuma Batua) ikasle giro betean. Maila sozial eta sinismen ezberdinetako atleta gazte bik (Harold Abrahams eta Eric Liddell) helburu bera dute: 1924ko Udako Olinpiar Jokoetan parte-hartzea. Korrika egitera bultzatzen dituen arrazoiak beren bizitzak bezain desberdinak dira: Eric Jainkoa omentzeko korrika egiten duen

By |2024-07-26T09:00:18+02:0026 uztaila, 2024|

Kutsidazu 381. ‘DON’T LOOK NOW’

Zuzendaria: Nicolas Roeg Urtea: 1973 Iraupena: 110 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Thrillerra | Drama | Beldurra Alabaren galera tragikoa gainditzeko, John Baxter arkitektoa eta Laura emaztea Veneziara joango dira, eliza zahar bat zaharberritzeko enkarguarekin. Egonaldian, bi emakume adintsu ezagutuko dituzte, beren alaba zenarekin harremanetan jarri direla diotenak eta iristeke dagoen arrisku baten berri emango dietenak. Alfred Hitchcock bezalako zuzendariek inspirazio gisa erabili ohi zuten

By |2024-06-21T12:28:37+02:0021 ekaina, 2024|

‘WICKED LITTLE LETTERS’: Kontuz bidaltzen duzun horrekin…

Zuzendaria: Thea Sharrock Urtea: 2023 Herrialdea: Erresuma Batua 20. hamarkada. Littlehampton kostaldeko hirian, hala Edith Swan emakume eredugarri eta debotoa nola herriko beste biztanle batzuk ere, hizkera xelebre bezain lizunez idatzitako gutun eskandalagarriak jasotzen hasiko dira. Lehen Mundu Gerraren aztarna nabaria da tokian; herri txikia da, denok ezagutzen dute elkar eta komunitate mesfidatia osatzen dute. Hala, lehertu berri den eskandaluak iraultza txiki bat suposatuko du

By |2024-04-10T10:50:22+02:0010 apirila, 2024|

Kutsidazu 366. ‘PROMISING YOUNG WOMAN’

Zuzendaria: Emerald Fennell Urtea: 2020 Iraupena: 113 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Thrillerra, drama Denek esaten zuten Cassie (Carey Mulligan) etorkizun handiko emakume gaztea zela, gertakizun misteriotsu batek bere geroa zapuztu zuen arte. Hala ere, Cassieren bizitzan ezer ez da dirudien bezalakoa: zitalki azkarra da emakumea, eta gauez bizitza bikoitz sekretu bat darama. Ustekabeko elkartze batek iraganeko akatsak zuzentzeko aukera emango dio. Emerald Fennellek 2017an asmatu

By |2024-03-08T11:32:01+02:008 martxoa, 2024|

‘THE ZONE OF INTEREST’: Han goitik kea ikusten omen da

Zuzendaria: Jonathar Glazer Urtea: 2023 Herrialdea: Erresuma Batua Ezaguna da oraindik ere zinema kritikari zela Jacques Rivette frantziarrak Kapò (1959) filmari buruz idatzi zuen testu hura. De l’abjection izenburupean, Gillo Pontecorvo zinemagile italiarrak nazien kontzentrazio esparru batean hesi-elektrifikatu bati helduta hildako emakumea filmatzeko moduaz latzak esan zituen, terrorea, sufrimendua, bortizkeria edota krudelkeria ‘edertu’, eta pasarte mingarri hori eszenaratzearen bidez potentzializatu zuela gaitzetsiz. Gerora, eta bestelako testuinguru

By |2024-01-24T14:28:14+02:0024 urtarrila, 2024|

Kutsidazu 355. ‘CAROL’

Zuzendaria: Todd Haynes Urtea: 2015 Iraupena: 118 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Maitasuna | Drama | Homosexualitatea New York, 50eko hamarkada. Therese Belivet (Rooney Mara) Manhattango denda bateko saltzailea da, eta bizimodu hobea du amets. Egun batean, Carol Aird (Cate Blanchett) ezagutuko du. Emakume dotore eta sofistikatua da, zeina zorigaiztoko ezkontza-lotura batean harrapatuta dagoen. Berehalako erakarpena sortuko da haien artean, gero eta biziagoa eta sakonagoa, beren

By |2023-12-22T15:54:27+02:0022 abendua, 2023|

‘DANCE FIRST’: Eta gero damu

Zuzendaria: James Marsh Urtea: 2023 Herrialdea:  Erresuma Batua Samuel Beckett literatura-jeinuak bizi asko bizi izan zituen bakar baten barruan: bon vivant paristarra izan zen, Erresistentziako borrokalaria Bigarren Mundu Gerran, Nobel Saria irabazi zuen antzerkigilea, senar emakumezalea, eta baita izaki iheskor eta ermitaua ere. Baina guztiaren gainetik, eta jaso zituen lausengu guztiak gorabehera, bere ahulezien erabat jakitun zen Beckett. Hain zuzen ere, ageriko zaurgarritasun horiek guztiak zeharkatuko

By |2023-12-20T11:20:58+02:0020 abendua, 2023|

‘NAPOLEON’: Enperadoreak su eman dio Frantziari

Zuzendaria: Ridley Scott Urtea: 2023 Herrialdea: AEB-Erresuma Batua Aztoratu dezake film batek herrialde oso bat? Badirudi baietz, Ridley Scott zinemagile britainiarrari esan bestela. 85 urte luzerekin bere sortzaile nortasuna aldarrikatu eta polemikei aurre egiteko gai dela erakutsi du, Napoleon Bonaparteren bizitzaren interpretazio guztiz pertsonala ekarriz. Herrikideen gustuko ez da izan hurbilketa, istorioak ‘akats’ historiografiko ugari dituelako; benetako gertakarietatik aldendu eta Korsikako uhartean jaiotako enperadorearen konkista

By |2023-11-29T13:22:08+02:0029 azaroa, 2023|

Kutsidazu 351. ‘I, DANIEL BLAKE’

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2016 Iraupena: 100 min. Herrialdea: Erresuma Batua Generoa: Drama | Film-soziala | Lan-mundua Bere bizitzan lehen aldiz, Daniel Blake 59 urteko zurgin ingelesak gizarte-laguntzara jo beharko du, bihotzeko osasun-arazoak medio. Medikuak lan egitea debekatu badio ere, administrazioak lanpostu bat bilatzera behartuko du zigorra jaso nahi ez badu. Enplegu bulegoan, Katie ezagutuko du, emakume ezkongabea, bi haur txikiren ama. Britainia Handiko administrazio-amarruan preso,

By |2023-11-27T14:50:02+02:0024 azaroa, 2023|
Go to Top