ZINEBI66: Kameraren bidez erretratatutako mundua

Zuzendari berriarekin ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak tinko eutsi dio bere jatorrizko programazio ildoari. Hiru hamarkadaren ostean bueltan da Joseba Lopezortega, eta haren gidaritzapean oraindik festibalak zein norabide hartuko duen (hartuko baldin badu) ikusteke badago ere, 66. edizio honetan bilbotarraren itzulerak jarraikortasuna bermatu du. Nazioarteko film labur onenen erakusleiho da ZINEBI, bertan lehiatzen baitituzte aurretik ospatu diren zinemaldietako zein estreinaldiak diren

By |2024-11-14T10:03:18+02:0014 azaroa, 2024|

‘ERREPLIKA’: Hutsuneen izaera fisiko, emozional eta kolektiboa

Zuzendaria: Pello Gutierrez Urtea: 2024 Saila: ZINEMIRA 1978an Hernaniko arraun taldearen traineruan bataioa filmatzen ari zela, atxilo hartu zuten Juanmi Gutierrez zinemagilea. Ondorioz, momentu historiko haren erregistrorik ez da existitzen. XIII. mendeko Zikuñagako Ama Birjinaren figuratxoa  norbaitek lapurtu zuen, hurrengo urtean, herrian. Ez da sekula agertu. Ermitaren ondoan eraikitako paper-fabrikak eremua zabaldu nahi zuela eta, berau bota zuten handik zenbait urtetara. Ez dute berriz eraiki.

By |2024-09-23T11:03:31+02:0023 iraila, 2024|
Go to Top