Errenteriako II. GGEEFILMera lanak aurkezteko azken egunak dira
Azaroaren 20tik 26ra bitartean ospatuko dute ekimenaren bigarren edizioa. Film laburrak (60 minutu baino gutxiagokoak) bidaltzeko aukera abuztuaren 31ra bitartean dago.
Azaroaren 20tik 26ra bitartean ospatuko dute ekimenaren bigarren edizioa. Film laburrak (60 minutu baino gutxiagokoak) bidaltzeko aukera abuztuaren 31ra bitartean dago.
Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Zinemaldiak zabaldu egin du filmen deialdia. Azaroaren 20tik 26ra bitartean ospatuko dute ekimenaren bigarren edizioa.
Errenteriako Udaleko Kultura Aniztasunaren, Garapenerako Lankidetzaren eta Giza Eskubideen Sailak sustatuta eta Ozzinemak antolatuta, udalerrian zinemaren alde egiten den apustuaren bilakaera naturalez sortu dute Errenteriako Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Zinemaldia. Azaroaren 21etik 26ra bitartean egingo dute lehen edizioa.