‘Las buenas compañías’ filmaren aurrestreinaldia, gaur Errenterian
Errenteriako Udalak, Niessen Zinemak eta Ozzinema Zineklubak elkarrekin antolatu dute saio berezia. 19:00etan ekingo diote, eta Silvia Munt zinemagilea, Itziar Ituño aktorea eta Ander Sagardoy zein Ander Barinaga ekoizleak bertan izango dira.