Filmategiak ikusle errekorra hautsi du 2019an
Euskadiko Filmategiaren programazio zinematografikoak bere errekorra hautsi zuen 2019an Donostiako (Tabakalera) eta Bilboko (Arte Ederren Museoa) egoitzetan. Guztira, 12.289 ikusle gerturatu ziren antolatutako 95 emanaldietara.