Michelangelo Antonioni: Komunikazio ezaren trilogia (I)

Gizarte-balio tradizionalak krisian Itxurazko egonkortasunaren azpian erroturiko dekadentzia moral eta soziopolitikoa agerian utziz, 60ko hamarkadan, gizarte modernoa eusten zuten zutabeek krisi latza pairatu zuten. Gerraosteko gazteriak, noraezean zebilen belaunaldi galduak, jada ez zuen instituzio tradizionalei eta sinbolikoei (familia, erlijioa, hezkuntza, politika…) men egiteko motibaziorik aurkitu, eta zalantza zein gatazka existentzial horiek zineman bere oihartzuna izan zuten. Italian, adibidez, garaiko eztabaida kritiko-teorikoak bultzatutako hausnarketek lagunduta, krisi