Errealaren baitako hausnarketak DOKBIZIA saioetan
Hirugarrenez, arlo ezberdinetako artistak batuko dituen DOKBIZIA saila Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren egitarauaren parte izango da. Baluarten, Gayarre Antzokian eta Iruñeko Planetarioan errealaren baitan lan egiten ari direnen arteko topaketak, antzerki saioak, hitzaldiak, tailerrak eta proiekzioak egingo dituzte.