Dispertsio politikak eragindako errealitateak ikusarazi nahi ditu ‘Aterabidetik’ laburrak
Jon Rementeria eta Ibon Meñikak sustatu dute Sare Gernika-Lumoren ekimenetik sortutako Aterabidetik film laburra. Dispertsio politikak gernikarrengan eragiten dituen errealitateak islatu nahi dituzte, Euskal Herri osora hedatu eta tresna moduan funtzionatu dezan, sakabanaketa politikarekin amaitzeko.