‘Camera Café: La película’: Kostunbrismoaren berezko absurdoa

Zuzendaria: Ernesto Sevilla Urtea: 2022 Herrialdea: Espainia   -Kostunbrismoaren berezko absurdoa- Orain dela bi urte, Madrilgo 2 de Mayo arte-guneak erakusketa berean jarri zituen Goyaren grabatuak, Chiquito de la Calzadaren alkandora, eta Miguel Nogueraren marrazki surrealistak. Joaquin Reyes umoristak aholkatuta, esposizioak Humor absurdo. Una constelación del disparate en España zuen izena, eta horrexetan jartzen zuen fokua, espainiar kostunbrismoaren eta umore absurduaren arteko lotura intimoan. Goya