‘EZER EMATEN EZ DIZUN MUNDU HORI’: Bi hiri, bi belaunaldi eta milaka istorio
Zuzendaria: Ernesto del Río Urtea: 2024 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Kuriosoa bezain anekdotikoa gerta dakiguke Ernesto del Río zinemagile bilbotarrak zuzendutako EZER EMATEN EZ DIZUN MUNDU HORI lanak Donostian izatea mundu mailako estreinaldia. ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari historikoa izan da, eta bertako kide eta lagun dituenekin ondutako obrak Bilbo bera ardatz duela jakinik, arraroa behintzat bada urte luzez