Alex de la Iglesia Bilbon errodatzen ari da
Zinemagile bilbotarraren proposamen berria, El cuarto pasajero luzea, zazpi astez errodatuko dute Euskal Herrian, Errioxan eta Madrilen, eta joan zen astetik Bizkaiko hiriburuan dago komedia erromantikoa garatzen ari den lantaldea. Blanca Suarez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Ruben Cortada dira protagonistak, eta road movie formatua izango du.