Otsaileko egitaraua argitu du Bilboko FAS Zineklubak
Lau saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. Nazioarteko film luze interesgarriak pantailaratzeaz gain, XII KORTeN! ataleko film laburra sorta berria ere erakutsiko dute.
Lau saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. Nazioarteko film luze interesgarriak pantailaratzeaz gain, XII KORTeN! ataleko film laburra sorta berria ere erakutsiko dute.
2023ko apirilaren 17tik 22ra egingo dute ICOFF – Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Festibalaren 2. edizioa. Sail ofizialeko eta eusko-araba ataleko film laburren berri eman dute dagoeneko.
Martxoaren 6tik apirilaren 5era bitartean ospatuko da ekimenaren 20. edizioa, eta 33 emanaldi izango ditu, 31 herritan. 7 film laburrek osatuko dute sorta.
Bi txandatan pantailaratuko dituzte lanak, Beasaingo Usurbe Antzokian: 19:00etan eta 21:30ean. Zinemagileak bertan izango dira beren sorkuntzak aurkezten.
2022ko edizioa urriaren 20tik 23ra bitartean ospatu dute, eta Eñaut Castagneten film laburra izan da garaile. Hamazortzigarrenez, gainera, Kameratoia euskarazko film laburren rallya ere egin dute, eta Olatuen soinua lana nagusitu da. Ramon Agirre aktorea omenduz agurtu dute “Lekeition zinea gara” lelopean gauzatu duten ekitaldia.
Bost teilatu film laburren bilduma Amasa-Villabonan pantailaratuko dute gaur. Emanaldia 19:30ean hasiko da, Gurea Antzokian, eta Leire Egañak, Erlojupekoa piezaren zuzendariak aurkeztuko du Geuretik Sortuak kultur proiektuaren emaitza den lana. Datozen egun eta asteetako hitzorduak ere baieztatu dituzte.
Geuretik Sortuak ekimenetik jaiotako Bost teilatu film laburren bildumaren aurre-estreinaldia egin zuten Leitzan, iragan martxoaren 31n. Adabakik ekoitzi du eta bost film labur barnebiltzen ditu: Krak (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Arnasa (Raul Barreras), Hitzak (Josu Martinez), Erlojupekoa (Leire Egaña) eta Muga (Eñaut Castagnet).