‘Erlauntza’-k Zinemaldiko pantaila hartuko du

2020ko azaroaren 6an heldu zen zinema aretoetara Erlauntza, Kepa Errastik idatzitako eta Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlan izenkidean oinarritutako filma. Haurtzaroko lagun talde batek landetxe batean igaroko duen asteburua du oinarri, eta arrakasta polita erdietsi zuen zinema aretoetan, hilabete eta erdiko epean, 12.000 lagun inguruk ikusi baitzuten. 69. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, lehiaketaz kanpo, bistaratuko dute gaur eta bihar.

By |2021-09-25T10:20:50+02:0023 iraila, 2021|

Hamazazpi dira 69. Donostia Zinemaldiko euskal ordezkariak

Hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen fasean dagoen lan batek eta proiektu batek osatuko dute 69. Donostia Zinemaldiko euskal ordezkaritza. Icíar Bollaínen Maixabel Sail Ofizialean aurkeztuko dute, eta Mikel Gurrearen Heltzear laburra Zabaltegi-Tabakalera sailean; Euskal Zinemaren eta EiTBren galetan ikusgai izango dira, hurrenez hurren, Asier Altunaren Hondalea dokumentala eta Javier García de Vicuñaren Irabazi Arte telesailaren lehen atala, eta beste 11 fikziozko

By |2022-08-29T12:58:26+02:0026 abuztua, 2021|

Zortzi film abuztuan, Donostiako Zinema Kalean programan

Donostiako Udalak, Abuztua Donostian izenburupean, 2021eko abuztuko kultur ekitaldien egutegi oparoa atondu du hiriburuko auzo guztietan, eta ikus-entzunezkoei dagokienez, zortzi dira Zinema Kalean programan eskainiko dituzten filmak, tartean, Agur Etxebeste! (Telmo Esnal eta Asier Altuna, 2019) eta Errementari (Paul Urkijo, 2017) euskal proposamen laudatuak.

By |2021-08-06T11:29:21+02:006 abuztua, 2021|

EITBren parte-hartzea duten filmen datu-basea sortu dute

EITBren webguneak euskal zinemari eskainitako erakusleiho berria izango du aurrerantzean. 2020an eta 2021ean estreinatutako EITBren parte-hartzea duten hamasei filmen inguruko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen du uneotan, tartean, lanaren fitxa teknikoa, trailerra eta filmaren inguruan argitaratuko albiste eta elkarrizketak.

By |2021-08-06T09:16:31+02:006 abuztua, 2021|

Estreinaldiak: Martxoak 5

Il pleuvait des oiseaux Hiru ermitau zahar basoan gordeta bizi dira. Sute handi batek arriskuan jarriko du eremu hori, eta haien egunerokoa astinduko dute bi gertaerak: zaharrena, Boychuck, hil egingo da, eta laurogeitaka urteko emakume bat iritsiko da, bizitza osoan bidegabeki psikiatriko batean barneratuta egon ondoren. Emakumezko argazkilari batek haien ezkutalekua aurkituko du inguruko suterik larrienetan bizirik atera direnei elkarrizketak egitera datorrenean. Bi emakumeek Boychucken

By |2021-03-04T12:41:49+02:004 martxoa, 2021|

37. Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Otsailaren 22an hasi eta 27ra bitarte, astelehenetik larunbatera, euskal zinemari eskainitako astea ospatuko dute Gasteizen Vital Fundazioaren eskutik. Bost film luze eta beste bost labur, azken horiek arabar zinemagileek zuzendutakoak, eskainiko dituzte 18:30ean hasita. Saio bakoitzerako sarrera bi euroan eskuratu ahal izango da, eta emanaldi guztietarako txartela, bederatzi euroan.

By |2021-02-16T11:11:11+02:0016 otsaila, 2021|
Go to Top