Erkidegoko eta Iberoamerikako filmak zinema-aretoetan eskaintzeagatik laguntzak emango ditu Zineuskadik

Euskal Autonomia Erkidegoko zinema-aretoek 2014ko irailaren 1etik 2015eko ekainaren 30era eskainitako erkidegoko eta Iberoamerikako filmengatik diru laguntzak jaso ditzakete Zineuskadirengandik. 2015eko deialdian sartzeko epea urriaren 2an itxiko da.