Ekimen kulturalen balio pedagogikoak hizpide, K bulegoak atondutako saioan

Opor garai betean murgildu aitzin, K bulegoak 2023ko bosgarren saio irekia antolatuko du datorren uztailaren 11n. Ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoak aztertzea izango du helburu saioak, eta sektoreko eragileak dei egin dituzte parte-hartzera.