Erbesteari buruzko zinema-topaketa, Iruñeako Golem Baionan
Nafarroako Memoriaren Institutuak bigarrenez antolatuko du ‘Memoria duten Irudiak’ izenezko ikus-entzunezkoen topaketa. Irailaren 1etik 4ra bitartean egingo dute, Iruñeako Golem Baiona zinemetan, eta erbestea izango da gai nagusia.